2012-08-30

6.- PINGUINOA


Pinguinoak itsas hegaztiak dira. Ez dute hegan egiten eta gehienak Hego Hemisferioko kostalde hotzetan bizi dira, Antartikan.

Hauek tamaina desberdina izaten dute. Espeziearen arabera; 30cm eta 120cm artekoa izan daitezke. Hegazti hauen mokoa oso sendoa da eta gorputzaren estalgarriari deritzona hotzetik babesten dituen gantz-geruza lodia dute eta beste hegaztietan ez bezala alde biluzik uzten ez duen lumajea dute. Hegoak motzak dira eta hegats formakoak dira. Isatsa motza eta zurruna dute eta hankak oso atzean dauzka, uretan hobeto mugitzeko.

Lehorrean, pinguinoak dilindalan ibiltzen dira, baldar samar askotan. Uretan, ostera, hegatsei eta gorputzaren indarrari esker, trebetasun handiz egiten dute igerian, 40km orduko abiadura lortzeraino.

Zefalopodoz, krustazeoz eta arrain txikiz elikatzen dira, uretan gaitasun handiz murgilduta harrapatzen baitituzte. Elikaduraren bila dabiltzanean, bidaia luzeak egin behar dituzte. Oso animalia taldekoiak dira, batez ere umeak hazteko garaian, kolonia handitan biltzen dira eta.

Gehienek, harri txikiz, algaz eta belarrez egindako zuloetan egiten dute habia, eta han bi edo hiru arrautz erruten dituzte.
Bi motatako pinguinoak daude:  Pinguino txikia eta pinguino enperadorea.

Antartikan bizi diren lau espezie nagusi, berotze globalaren eraginez desagertzeko arriskuan daude. Berotzea bost aldiz azkarragoa da Antartikan planetako gainerako lurraldeetan baino.

0 comentarios:

Publicar un comentario